IKT Sektorea ezagutu eta bertan ezagutzera eman zaitez

Urratsak

GIPLAN programak bi fase ditu:

I. FASEA: HAUTAPENA - PRESTAKUNTZA
(2008ko iraila–azaroa).

Fase horrek sei asteko iraupena izango du gutxi gorabehera, eta prestakuntza eskainiko zaie lehen hautaketan hartutako guztiei arlo hauetan: enpresa-kultura, berrikuntza, proiektuen kudeaketa, lankidetza, etab.

Prestakuntza-ikastaroaren edukia GAIAko enpresek egindako azterketetan oinarrituta dago, eta jarduera berritzailea duten enpresetan eskatzen diren ezagutzei erantzuna ematea du helburu.

Prestakuntza-ikastaroa gainditzea (ikastarora joatea nahitaezkoa da) ezinbestekoa da bigarren fasera pasatzeko. Prestakuntza-ikastaroa egiteak ez du esan nahi GIPLAN beka bat lortuko denik. Hautagaien prestakuntza GIPLAN programak ordainduko du. Beraz, ikastaroa doakoa izango da lehen hautaketan hartutako hautagaientzat.

II. FASEA: TXANDAKAKO PRESTAKUNTZA ENPRESETAN
(2008ko azaroa - 2009ko urria, 12 hilabete).

Bekadunak diziplinen arteko lan-ingurunean integratzeko, bigarren fasean (hamabi hilabetekoan), GIPLAN programako beken esleipendunek txandakako prestakuntza zuzenean dagokion enpresan hasiko dute tutoretzapean, eta enpresa bakoitzaren lan-planaren arabera. Bekadun bakoitzak praktikako prestakuntza-plan espezifikoa izango du, eta egin beharreko lanek GAIA sareko enpresek aktiboki parte hartzen duten enpresa-proiektuekin zerikusia izango dute.

Beka programaren oinarriak jasotzen dituen dokumentua jaitsi:
giplan-oinarriak.pdf (70 KB).

© copyright 2007 GAIA
Lege oharra | Irisgarritasun arauak | XHTML | CSS Balioztatua.
Edukien gaineko eskubide guztiak gordeak. Egileen baimenik gabe bertako edukiak berrerabiltzea debekatua dago.

GIPLAN Bekak

Sustatzaile: Babesle: