IKT Sektorea ezagutu eta bertan ezagutzera eman zaitez


Izen-ematea

Eskaerak aurkezteko epea 2008ko uztailaren 7tik irailaren 5ra bitartekoa da (abuztuaren 11tik 22ra GAIAren egoitza itxita egongo da).

Eskaerak Hautapen Batzordeko lehendakariari zuzendu behar zaizkio, eta GAIAren bulegoetan aurkeztu behar dira (helbidea: Portuetxe Bidea, 14, IBAETA eraikina 1., 20018 DONOSTIA).

Elektronikoki betetako eskaerarekin batera, dokumentu hauek aurkeztu behar dira:

• NANaren edo pasaportearen fotokopia.

• Bi argazki berri eta berdin, nortasun-agirikoaren tamainakoak, atzean izen-abizenak jarrita.

• Administrazio-egoitza Gipuzkoako lurralde historikoan dagoela ziurtatzen duen agiria (errolda agiria).

• Curriculum Vitaea, gaztelaniaz, ingelesez edo euskaraz.

• Lortutako tituluen, egindako ikastaroen eta laneko esperientziaren egiaztagirien fotokopia konpultsatua, baita hizkuntzen tituluena ere. Eskaerak aurkeztean dokumentuen bidez justifikatuta ez dauden ikastaroak edo esperientzia ez dira baloratuko.

• Merituen baremaziorako garrantzitsuak diren beste dokumentu batzuk.




2007-2008KO GIPLAN Beken Eskaeren Inprimakia

Inskripzio epea bukatu da.

 

© copyright 2007 GAIA
Lege oharra | Irisgarritasun arauak | XHTML | CSS Balioztatua.
Edukien gaineko eskubide guztiak gordeak. Egileen baimenik gabe bertako edukiak berrerabiltzea debekatua dago.

GIPLAN Bekak

Sustatzaile: Babesle: